BALADAK
Ba al dakizu zer diren baladak? Lasai, nik ere ez nekien baina testu hau irakurri ondoren aditu bat izango zara.
Baladak estilo ezaugarri bereziak dituzten eta gertakariak kontatzen dituzten kantu narratibo laburrak dira. Europan zehar, balada deitzen zaio, baina Euskal Herrian erromantze izena jaso zuten Erdi Aroan sortu zirenean. Trobadoreen artean errezitatzeko erabiltzen zuten pieza liriko labur eta estiloduna da. Baladek ezinezko maitasunei buruz,indarkeriazko heriotzei buruz, hilketei buruz eta borrokei buruz hitz egiten dute, herri bakoitzean modu berezietara. Pertsonaiak nolakoak diren ez da deskribatzen eta efektu dramatikoak jasotzen dituzte. Baladak hainbat modutara idatzi izan dira, hasieran, lelo batez amaitutako hiru neurtitz edo bertso lerro isometriko erabiltzen ziren. Geroago, ababbcbc errimako bertso lerroko estrofari, bcbc errimako lau bertso egokitu zizkioten. Beste metodo bat ere bazen, 10 bertso lerroko ahapaldiari, bost edo zazpi lerroko igortea egokituz. Historian zehar, baladen gaiak aldatuz joan dira:
Baladek hainbat ezaugarri zituzten memorian erraz gordetzeko. Baliabiderik erabilienak metrika eta errima ziren, baina beste hainbat ere erabiltzen zituzten: errepikapena, ideien berrerabilpena (detaile gehiago emanez), pertsonaien arteko une dramatikoak,... Metrikak eta errimak ez zuten arau jakinik eta atsegina izateko errimak antzeko soinuekin egiten ziren. Ol |
|